domingo, 13 de enero de 2013

BEGIAK ZABALDU, ETA GOAZEN GURE INGURUA PIXKAT GEHIAGO EZAGUTZERA



Gaur egun gure herrietan eta beraz, eskoletan aurki dezakegun kultur aniztasunaren arrazoiak asko dira, hala nola globalizazioa. 


Herrialde desberdinetako haurrekin topatzeak zera esan nahi du; askotan, beti ez esatearren, kultura, ohitura eta hizkuntza berri bat ezagutuko dugula. Ez guk irakasle moduan soilik, gure ikasleak ere.

Hori dela eta, garrantzitsua da bai gu irakasle bezala horren berri izatea, eta gure ikasleekin hori lantzea. Esatea erraza da, baina nola egin? Hori da betiko zalantza, duda… 


Blog honen bidez Filipinetako zati baten kultura, ohitura eta bertako hizkuntzaren berri eman nahi da. Mapan non dagoen jakiteaz gain, zerbait gehiago ezagutuko dugu.  Horretarako hainbat jolas, ipuin eta kantu aurkeztuko dira, ondoren hauek gelan landu ahal izateko. Batzuetan Tagalos egitea posible izango da (adibidez abestien kasuan). Besteetan aldiz, ipuinetan adibidez, euskaraz egin beharko da (ez baitugu hizkuntza hori hitzegiten) baina honen bidez mezua bidaltzea lortuko da. 


Honen helburua ez da soilik irakasleak berak, ekintza guztiak egitea. Hau da, familiaren partehartzea edota haurraren partehartzea posible izan daiteke praktikara eramaten den momentuan. 

Lehenago aipatu diren helburuetaz gain, hauek ere badira:


·        - Kultura horren berri ematea.
·        -  Norberaren ama hizkuntzaren garrantzia helaraztea.
·        - Kulturanistasuna lantzea.
·        -  Gaur egungo Euskal Herriko jendartearen errealitatearen berri izatea.
 
    Zuen gustokoa izateaz gain, hezitzaile moduan baliagarriak zaizkigun argitalpenak egiten aheleginduko gara. Proposamenak, aldaketak edo dena delakorik baldin badago, lasai asko idatzi.





 

No hay comentarios:

Publicar un comentario