jueves, 17 de enero de 2013

GOAZEN JOLASTERA!!!

Hurrengo jolasak, eskolan jolas orduan, gorputz heziketan... erakutsi daitezke. Horrela, gero beraien denbora librean jolasteko aukera ere izango dute. Gainera, hauetako batzuk bertan jolasten dugun jolasen antza ere badute. Beraz, berdintasunak eta diferentziak aztertzeko aukera ere badago.
Ongi pasa!!!


PATENTERO


Zelan jolasten da?
  • Azalpena tagalos:
Kailagan nang apat na tao. Itong manga tao. Hindi dapat payagan lumabas sa guhit. Pag lumabas ang kataban nananalo.
  • Azalpena euskaraz:
4 pertsonak hartzen dute parte. Bat marra gainean kokatzen da, hau harrapatzailea da. 
Besteak, marraren alde batean kokatzen dira. 
Harrapatzailean bere lagunak harrapatzen ahalegindu behar da. Parte hartzaileek beste aldera pasatzea lortzen dutenean irabazi egiten dute.
Ondo pasa!!


IRING-IRING
Zelan jolasten da?
Jokalari guztien borobil bat osotzen dute lurrean, eserita, bat ez ezik. Eserita daudenak begia itxita eta eskuekin estalita izango dituzte.
Zutik dagoenak bakarrik izango ditu begiak zabalik eta zapa ba eskuan. Lagunek osatzen duten borobilaren inguruan bueltaka hasiko da, oinez edo korrika. Nahi duenean norbaiten atzean zapia lagako du. Konturatzen denean, zutik dagoenaren atzetik joan beharko da harrapatu arte, edo hau bere tokian eseri arte. Bere tokian esertzen bada, hurrengo partidan bera geratuko da.


TUMBAG PRESO


Zelan jolasten da? 
  • Azalpena tagalos:
Eto ang nila la gay hay isang lata sg gitna. Ang manga bata tatapon nang bato. Pag natumba ang lata hay nanalo.
  • Azalpena euskaraz:
3 edo 6 pertsonak jolas dezakete. Lata bat kokatzen da marra baino metro batzuk aurrerago. Parte hartzaileak harri bana dute, eta txandatzen lata botatzen ahalegindu behar dira. Erreza dirudi, baina ez da.



PUSA AT ASO 
(Katua eta txakurra)
Zelan jolasten da?  
Jolas honetarako 6 pertsona edo gehiago behar dira. Lurrean borobil handi bat marrazten da. Borobil horren barruan bat aso egongo da (geratzen dena, txakurra).
Zirkuluaren barruan beste jokalari guztien oinetakoak egongo dira. Hauek, pusa (katuak) Borobiletik kanpo egongo dira. Beraien helburua, oinetakoan berreskuratzea da, baina aso-k harrapatu gabe.
Norbait harrapatzen baldin badu, hurrengo partidan hori geratuko da. Bestela, berak jarraituko du.
 

 



Primeran pasa!!! 
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario