Asiako hego ekialdean dagoen herrialdea da.
7107 uhartez osaturiko uhartediak osatzen du Filipinak.
Biztanleriari dagokionez, munduko 12.estatu populatuena da, 90 milioi
biztanlerekin.
Hizkuntzei dagokienez,
170 baino gehiago mintzatzen dira.
Nahiz eta hainbeste
dauden, ofizialak filipinera (tagaloaren aldaera bat) eta ingelesa dira.
Hiztun kopuruaren arabera
hauek dira gehien hitz egiten direnak:
- Tagaloa: 22 milioi, Luzonen batez ere.
- Cebuera: 20.000.000, Erdialdeko Bisayak eta Mindanaon batez ere.
- Iloko: 7.700.000 Luzonen eta inguruko beste uharte batzuetan.
- Hiligaynon: 7.000.000 Mendebaldeko Bisayetan.
- Bicoloera: 3.700.000, Bicolandian nagusiki.
- Samarera edo Winaray: 3.100.000 Samarren.
Aurrerago agertuko diren idatzietan,
ikusiko duzue hitz batzuk ingelesaren edo gaztelaniaren oso antzekoak direla.
Izan ere, garai baten kolonia izan ziren eta gainera gaur egun, ingelesa
bertako hizkuntza ofizialetako bat da.
Kontatutakoaren arabera hemen
gertatzen den fenomenoa euskara eta gaztelaniarekin “euskañol”-a, bertan tagalo
eta ingelesarekin gertatzen da.
Tagaloaren kasuan, aldaerekin
agertzen den fenomenoan hemen euskararekin gertatzen denarekin antzekotasun
handia dagoela diote. Hala ere, bertan uharteetan bizitzean, fenomeno hori askoz
ere esplizituagoa da. Hau da, tagaloaren aldaera bi, posible da beraien artean
elkar ez ulertzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario